Skip to main content

Amnistia Legea Espainiako Kongresuan erregistratu da, elkarbizitzarako urrats erraldoia dela adierazi du PSOEk

Mundua

Felix Bolaños Espainiako presidentetzako ministroak ziurtatu duenez, "konstituzioaren ikuspuntutik akatsik gabeko legea da". Amnistia legeak hirurehundik gora independentistari eta 73 poliziari eragingo lieke. Erregistrotik orain hilabeteak pasa litezke lege proposamena behin betiko onartu eta indarrean jarri arte. Gainera, PPk berriro esan du EBko erakundeetara joko dutela amnistia legearen proposamena eteteko. Europako Parlamentuko osoko bileran eztabaidatzeko eskatuko du, hilaren 20tik 23ra. Bitartean ere, eskuin muturrak sustatutako protestak ugaritu dira, amnistiaren eta Sanchezen aurka.