Amazonia txikitzen ari den sutean ipini du munduak arreta, hala ere zoritxarrez, badira beste sute erraldoiak lur-planetan barrena; Kongo, Angola, Alaska eta Siberian esateke.
Tesalonikan dagoen Vio.Me lantegi okupatuaren berri eman du Julen Mendizabal brigadistak. 2013an izan zen Grezian, Askapena erakunde internazionalistak antolatutako brigada batean 2011n lantegia ixteko erabakia hartu zuen enpresak. Langileek berau okupatzea erabaki zuten orduan, eta 2013rako martxan jarri zuten berriro ere.
Biziarteko espetxe zigorra ezarri die Italiako justiziak Bolivia, Txile, Uruguay eta Peruko 24 militar eta hierarkari, kondor planaren baitan italiar jatorriko 23 lagun hiltzeagatik. Baina zer izan zen Kondor plana?
Maiatzaren 15a Nakba eguna da palestinarrentzat. 1948an Israelgo Estatua sortu eta erbestealdia hasi zen eguna oroitzen dute. 700.000 palestinar baino gehiagok egin behar izan zuten ihes. Horietako askok Gazara egin behar izan zuten ihes. Tamainaz Bilboaldea baino txikixeagoa da Gaza. Hala ere, gaur egun 1.850.000 pertsona bizi dira bertan. Hilabete hasieran Gazaren aurka egindako oldarraldian beste 25 lagun hil zituen Israelek. Bitartean, Eurovision jaialdiari ekin zioten atzo hesiaren bestaldean, Gazatik 70 km-tara dagoen Tel Aviv hirian.
Bere alderdiaren egoitzatik gertu atxilotu dute, Asanblada Nazional Konstituziogileak diputatu gisa zegokion immunitatea indargabetu ondoren. Zambranok modu zuzenean babestu zuen joan den asteko estatu kolpe saiakera. Goizeko lehen orduan egin zuen bat Juan Guaidó eta Leopoldo Lopezekin. Atxiloketaren unean autoan zegoen Zambrano, eta uko egin dio bertatik irteteari. Ondorioz garabiari deitu eta auto eta guzti eraman dute preso Asanblada Nazionaleko presidenteordea.
Gazan, su-eten bat adostu dute Hamasek eta Israelek, azken orduotako erasoen ondoren. Palestinan goizaldeko 04:30ak zirenean sartu da indarrean su-etena. Armada israeldarrak publiko egindako ohar baten arabera, Egipto, katar eta NBE-ren laguntzarekin erdietsi dute su-etenerako akordioa.