Kultura

All Stories

Sortu eta Play ekimenak euskarazko Youtuber eta Streamer gehiago sortzen lagunduko du

Sortu eta Play webgunea eta Youtube kanala sortu dute Game Erauntsia elkarteak eta Eusko Ikaskuntzaren asmoz Fundazioak. Euskarazko Youtuber eta Streamer gehiago sortzea du helburu ekimenak eta ikus-entzunezko edukiak sortzeko laguntza eskainiko dituzte webgunean zein youtuben.

Pablo Hasel rap abeslariak espetxera joan beharko du

Konstituzio Auzitegiak onartu gabe utzi zuen Hasel-en azken helegitea eta horrek bederatzi hilabeteko espetxe zigorra berretsi zuen, hain zuzen, terrorismoa goratzeagatik eta koroaren eta segurtasun indarren aurkako irainegatik. Aurretik indarrean zuen beste bi urteko zigorrari gehituta, espetxera eramango dute Hasel.

Itziar Ituño: "Kulturaren etorkizuna nahiko beltz ikusten dut"

Itziar Ituño hamaika herrialdetan ezaguna. Beti hara eta hona ibili da. Batez ere La casa de papel telesailak nazioartean izan duen arrakastaren ostean zabaldu da aktorearen ospea ere. Gaur gurekin izan dugu, Hamaika Telebistan, telematikoki, bera Madrilen baitago une honetan.

Asier Hernandez aktore eta gidoilariak irabazi du XVIII. Cafe Bilbaoren Antzerki Laburreko saria

Euskarazko sailan irabazi du aurten, 2003 eta 2007 urteetan gaztelerazko testuekin lortu ostean. "Kill, Kerra. Karma" lanarekin erdietsi du saria eta Bilboko Lautan Hiru teatro txikiko antzerki jaialdian egingo da obraren irakurketa dramatizatua, martxoaren 4an Bilboko Biran.

Euskal sortzaileen lana nazioartekotzean jarriko du indarra Tabakalerak 2021ean

Tabakalerak Euskara nazioartekotzea, arte garaikidea profesionalizatzea, artisten arteko sareak sortzea eta sorkuntzarako baliabideak herritarren esku uztea izango du helburu 2021ean. Aurtengo programazioaren aurkezpena egin dute arduradunek eta bertan iragarri dituzte urte berrirako duten asmoa. Laburbilduz, erakusketa zentroaren izaeratik harago egin nahi dutela azaldu du guneko zuzendari Edurne Ormazabalek

Donostian abiatuko da MendiTour 2021, mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinema ziklo ibiltaria

Urtero BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren aukeraketa eginik osatzen den zikloa da, beraz, aurtengoan, 2020ko jaialdiko edizioaren pelikula esanguratsuenak gozatu ahal izango dituzte hainbat herritan. Hilaren 26an emango diote hasiera egitarauari, Donostian, 'Charge 2' laburmetraiarekin eta 'Hillary – Ocean to sky' luzearekin, azken hau, iazko sari nagusiaren irabazlea.
hamaika telebista

Image