Jaialdiaren 18. edizioan, ikusezina ikusgarri egiteko esfortzuagatik omendu nahi du Lisfhitz. Egileak sexu, identitate eta genero aniztasuna landu du bere ibilbide profesional oparoan, eta Zinegoak jaialdian hainbat aldiz parte hartu du, baita sariak jaso ere.
28 konpainia arituko dira DFeria Donostiako arte eszenikoen azokan. Martxoaren 15tik 18ra ospatuko dira emanaldiak Donostiako eszenatoki garrantzitsuenetan eta ziurgabetasunaren garaian arnasa eta energia eskaintzera datorrela azaldu dute antolatzaileek.
DantzPoint ekimeneko Zumaiako saioa munduko bideo onenen artean sartu du Dance Television musika elektronikoa eta dantzagarriaren atalak. 2017an martxan jarritako Dantz Jaialdiak bere jarduera zabaldu du azken urteotan zenbait ekimenen bitartez, horien artean DantzPoint deritzona.
Artedramaren 'Atzerrian Lurra Garratz' datorren ostiralean estreinatuko den obra da, Oñatiko Santa Ana Aretoan. Musika arloan, Maite Larburu, datorren ostegunean Barakaldoko antzokian. Gainera, Gasteizko Txosnak elkarteak txosnetako banden leiha martxan jarri du, otsailaren 26ra arte txosnak.eus-en izena emateko epea dago; leihaketaren xehetasunak eman ditu Iratik. Iruñean, Elvira Palaciose-en erakusketa gomendatzen du; cntr+c, cntrl+v erakusketa; collage batzuk egin ditu film desberdinetako hainbat emakumeren irudiekin, kontextutik atera eta beste errelato bat sortu die. Azkenik, Argia sarietan ikus-entzunezko onenaren sariari eman diote 'Hondar Ahoak' film laburrari.
10 kontzertu eskainiko ditu zikloaren baitan eta tartean izango dira Ruth Reinhardt zuzendariaren eta Augustin Hadelich biolinjolearen debuta eta Mikel Urquizaren Mis monstruos marinos obraren estreinaldia.
Sariak pilatzen jarraitzen du María Elorza eta Koldo Almandoz-en “Quebrantos” film laburrak. Azkenengoa, Bartzelonako La Mida No Importa jaialdiko film labur onenaren saria izan da baina duela hiru hilabete estreinatu zenetik zazpigarren aipamena da Bartzelonakoa.
Asteburu honetan ikus-entzuleek Fliterren kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten eta heldu den asteburuan El Columpio Asesino taldeak asetuko ditu kultura gogoak.
Arduradunek eman dute erabakiaren berri iragan aste bukaeran, azaldu dutenez, bertaratzeko oinezko pasabidea erabilgarri egon eta COVID19ak bisitarien fluxu nahikoa ahalbidetzen duen arte egongo da itxita.
Maiatzerako zegoen aurreikusita jaialdiaren 74. Edizioa baina pandemiak atzeratzera behartu du. Iragan urtean bertan behera geratu ostean aurrez-aurreko jaialdia, 2021ean publikoarekin ospatuko zela agindu zuen antolakuntzak eta horretarako maiatzean jarri zuen data. Koronabirusaren bilakaerak, aldiz, atzeratzera behartu du munduko zine jaialdi garrantzitsuenetarikoa dena. Hain zuzen, uztailaren 6tik 17ra ospatuko dela iragarri dute.