Image

Kultura

All Stories

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren jaialdiak 148 film proiektatuko ditu

Azaroaren 11tik 18ra egingo dute Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko 64. Zinemaldia. Aurten, 148 filmek hartuko dute parte, eta filmen erdiak baino gehiago emakumeek zuzendutakoak dira. Euskarazko hiru film labur emango dituzte jaialdian: Ainhoa Olasoren eta Enara Garciaren 'Hemen bizi da maitasuna', Josu Martinezen 'Hitzak', eta Marta Gomezen eta Paula Iglesiasen 'Hondarrak'.

Aurten ere, tarte berezi bat eskainiko diote Ukrainari, 2022an ekoitzitako hiru film labur eta hiru film luze erakutsiko dituzte, eta tokiko zinemagile eta erakundeetako ordezkariak euren herrialdeak bizi duen egoeraz mintzatuko dira jaialdian.

Hiru Ohorezko Mikeldi banatuko ditu aurten: Agnieszka Holland gidoilari eta zuzendari poloniarrarentzat bat; Albert Serra zinemagilearentzat beste bat, eta berriki hildako Iñigo Salaberria zinemagile eta bideogile gipuzkoarrarentzat beste bat.

Lau egunez kulturaren plaza bilakatuko da Galdakao, Sormene jaialdiarekin

Hilaren 10etik 13ra egingo da Galdakaoko Sormene jaialdia. Egun horietan, amatasuna, sorkuntza, euskara eta transmisioa izango ditu ardatz.

Euskara erdigunean, kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza da Sormene, emakumezko sortzaile euskaldunen lanak nabarmentzea helburu duena. Antzerkia, bertsolaritza, literatura, ikuskizunak eta kontzertuek osatzen dute egitaraua, besteak beste. Berebat, Euskaraldiarekin eta Geuretik Sortuak egitasmoarekin ere egingo dute bat.

Ana Malagon eta Delphine de Vigan idazleek Zilarrezko Euskadi saria jaso dute

Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak Zilarrezko Euskadi sariak banatu ditu asteazken honetan, urtero bezala, iaz argitaratutako bi lan saritu dituzte. “Altxorrak erreskatatu nahi ditugu, gure ustez bere unean merezi zuten aintzatespena jaso ez zuten lanak, bigarren aukera bat emateko, eta horrelako lanen alde egiten duten argitaletxeak balioesteko”.

Narratibaren kategoriako Zilarrezko Euskadi saria egokitu zaioa Ana Malagoni “Ez dakit zertaz ari zaren” euskaraz argitaratutako lanagatik. Eta gaztelaniazko lanen artean, Delphine de Viganen “Las gratitudes” lana aukeratu dute.

Aurten, komiki eta liburu ilustratuak ere saritu dituzte, Teresa Valerok irabazi du kategoria berri hori, “Contrapaso. Los hijos de los otros” liburuagatik. Si hori azaroaren 16an emango dute, Donostiako Armageddon Cómic liburu dendan.

Irati Agirreazkuenaga, kultur aditua: ‘Euskal kulturari plaza berri bat eskaintzera dator Sormene’

Irati Agirreazkuenaga kultur adituak kultur agenda ekarri digu beste behin ere. Oraingo honetan Sormene Galdakaoko Kultur plaza, ZINEBI Bilboko zinema eta dokumentalen jaialdia, Donostiako Literaktum eta ‘Gu ere bagara’ Getxoko LGTBI+ nagusien testigantzen proiektua.

Bulegok bost aletan banatutako ‘Gure bizitzako lehen bira’ dokumentala argitaratu du

Bulego taldeak aurten bizitakoaren inguruko dokumental sorta estreinatu du: ‘Gure bizitzako lehen bira.’ Bost aletan banatuta, igandean argitaratu zuten lehena haien Instagrameko kontuan. 2022an eman dituzten kontzertuetako irudiak eta taldekideen testigantzak bildu dituzte.

Ikus-entzunezkoa Barbara Fernandez zinemagileak zuzendu du, eta David Mendizabal izan da edizio eta argazki zuzendaria. Aurtengoa izan da Bulegok kontzertuak ohiko formatuan eman ahal izan dituen lehen urtea: pandemia giroan hasitako banda da eta kontzertuak ahal zuten moduan egiten zituzten.

Jokotekniaren bostgarren edizoak euskal herriko bideojokoen industria jarriko du erdigunean

Jokotekniaren V. edizioa azaroaren 12an ospatuko da Harrobia ikastolan. Bizkaiko Foru Aldundiko Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean antolatu dute jaurdunaldia, euskara eta bideoak uztartea xede hartuta. Edizio honetan, gainera, euskal herriko bideojokoen industria jarriko dute erdigunean, horretarako askotariko gonbidatuak egongo dira, besteak beste, Ibai Aizpurua bideojoko garatzailea eta Anize Amestoy soinu eta musika sortzailea.

'Balioa gara' izeneko argazki erakusketa ibiltaria inauguratu du Bilboko Udalak

'Balioa gara' izeneko argazki erakusketa ibiltaria inauguratu du Bilboko Udalak. Erakusketa hamazazpi irudik osatze duten, eta bakoitzak, gainera, balio bat irudikatzen du eta protagonistak udalerriko pertsona anonimoak dira. Erakusketa Arriagako plazan aurkeztu dute, baina datozen hilabeetan Bilboko kaleetan eta plazetan jarriko da.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image