Image

Kultura

All Stories

Zein nahiko zenuke izatea irabazle Bertsolari Txapelketa Nagusian?

13.000 lagun elkartu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean. Lehenbiziko urtez Iruñean ospatu da, Navarra Arenan, eta Hamaika Telebista bertan egon da. Bertsozale horiek guztiak nondik heldu diren, edota zeinek irabaziko ote duen galdetu diegu. Gainera, eguerdiko ikusleen inpresioak jaso ditugu ere. Goizeko saioa ikusi eta gero, zerk deitu die atentzioa bereziki?

Nondik iritsi dira Hatortxu Rockera etorritako gazteak?

Euskal Herriko txoko guztietako gazteak hurbildu dira Hatortxu Rocken 27. ediziora. Baina, nondik, zehatz mehatz? Batzuentzat lehenbiziko urtea da honakoa, baina gehiengoarentzat urtero galtzen ez duen egitasmoa da. Hamaika Telebista, ateak ireki bezain pronto bertan egon da, beste gauza batzuen artean, jendeak gehien ikusi nahi duen musika taldeak zeintzuk diren ezagutzeko.

HTX barrutik ezagutzeko aukera antolatzaileen eskutik

Urtez urte, euskal preso politikoen dispertsioari aurre egiteko etekin ekonomikoa ateratzeko lan eta lan ibiltzen dira Hatortxu Rockeko antolatzaile eta bolondresak. Aurretiazko lana eta auzolana premiazkoak dira, musika eta elkartasun jaialdi hau aurrera atera ahal izateko. Guzti honen inguruan mintzatzeko aukera izan dugu antolakuntzako Aitor Agirrezabal kidearekin.

Hatortxu Rock zuzenean, larunbatean, Hamaika Telebistan!

Nogen eta Tremenda Jauriaren zuzenekoak eskainiko ditu Hamaikak zuzenean Atarrabiatik 19.20 - 23.00 artean.
Ez galdu Hatortxu Rocken zuzenekoa, Hamaika Telebistan. Arratsaldeko 19.20etan hasita Nogen talde donostiarra ikusi ahal izango dugu zuzenean Atarrabiatik. Nafarroako elkartasun jaialdiari buruzko bilduma berezia prestatu du gainera Hamaikak. Azkenik, Tremenda Jauria talde kataluniarraren zuzenekoa izango da protagonista. Gaueko 22.15etan hasiko da.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image