
Kultura
All Stories
Marie de Jongh konpainiak 'Amour' obra eskaintzen du, hitzik gabeko ikuskizuna da, hortaz, ideiak eta sentimenduak keinuen bitartez transmititzen dira. Jokin Oregik, 'Amour' lanaren egileak eta zuzendariak, antzezlanaren ibilbidea azaldu digu.
Hatortxu Rockek 27. edizioa ospatu du Atarrabian. Milaka lagunek egin dute bat musika eta elkartasun jaialdiarekin, ozen esateko, beste behin, behingoz amaitu beharra dagoela dispertsio politikarekin eta euskal preso guztiak etxean egoteko garaia dela.
Urtea amaitzear da baina kultur agenda betetzeko arazorik ez dugu Irati Agirreazkuenagaren eskutik. Jaialdiek, zirkuak, literaturak eta antzerkiak ez du etenik abenduan ere.
Maialen Lujanbiok hirugarrenez lortu du Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela. Amets Arzallusen aurka jokatu du buruz burukoa, 2009an eta 2013an bezala. Hurrenez hurren geratu dira, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Alaia Martin Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi.
Jaio eta bukatu, Hertzainak taldeak azken kontzertua eskaini du Barakaldoko BECen. 16.000 lagunen berotasunarekin agur esan dio Hertzainak bere musika ibilbideari. 'Azkena gure alde' lelopean egin dute hiru kontzertuz osatutako bira. Urtarrilaren 6an egingo dute behin betiko agurra, Gasteizen, Mendizabalan.
350 bolondres eta hilabeteetako lana behar izan da 5 urteko itxaronaldiaren ostean, Bertsolari Txapeleketa Nagusia berriz ospatu ahal izateko. Euskal kulturaren hitzordu garrantzitsu honen inguruan, Bertsozale Elkarteko lehendakaritzako kide den Xabi Igoarekin mintzatzeko aukera izan du Hamaika Telebistak.
Auzolanaren bitartez eraikitako proiektua da Hatortxu Rock. Musika jaialdia izatetik haratago, elkartasun egitasmoa da beste gauza guztien gainetik. 1999 urtean hasi zenetik, milaka pertsonek egin dute posible egitasmoa. Euskal presoak geroz eta gertuago daudelakoan, “Gertu” lemapean 800 boluntariok baino gehiago lagundu dute 27.edizioa posible egiten. Hamaika Telebista bertan egon da haiekin mintzatzen.
- Zein nahiko zenuke izatea irabazle Bertsolari Txapelketa Nagusian?
- Nondik iritsi dira Hatortxu Rockera etorritako gazteak?
- HTX barrutik ezagutzeko aukera antolatzaileen eskutik
- Estreinakoz Nafarroa Arenan, hiru aurpegi berri eta hiru emakumerekin finalean
- Eider Rodriguez izango da igandeko 'ElkarrizKatea' literatur saioko protagonista
- Hatortxu Rock zuzenean, larunbatean, Hamaika Telebistan!