Image

Kultura

All Stories

Disney Plusek ez du estreinatuko Kote Cabezudoren inguruko dokumental saioa

Disney Plus azaroaren 23an zen dokumentala estreinatzekoa, baina ez emititzea erabaki du. Sr. Mono ekoiztetxearen esku daude 'En el nombre de ellas' dokumental saioaren eskubideak. Dokumentalak hainbat emakumeren lekukotzak biltzen ditu.

2018ko udaberritik Cabezudo preso dago. 28 urte eta bi hilabeteko zigorra jarri diote, bortxaketa, sexu abusua eta haur pornografia egotzita.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aurkeztuko dute gaur Nafarroa Arenan

Abenduaren 18an jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Iruñeko Nafarroa Arenan. Hemen txapelketako finalistak: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Iñaki Muruak jantziko dio txapela 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image