
Kirola
All Stories
Errelak 0 eta 2 irabazi dio Kordobari eta Kopako final zortzirenetarako txartela eskuratu du. Bi golak William Josek egin ditu 57 eta 84. minutuetan. Brasildarraren azken ekarpena izan da elastiko txuriurdinarekin, Wolwerhamptonera joango baita. Azpimarratzekoa da Asier Illarramendi zelaira bueltatu dela, lesio baten ondorioz 16 hilabete geldi egon ostean.
Errealak penaltietan galdu zuen atzo Superkopako finalerako txartela. 120 minutu bikain egin ostean txuriurdinek ezin izan zuten gaua borobildu eta Bartzelonak gainditu egin zituen 11 metrotatik.
Imanol Alguacilen estiloari so, lehen minututik joko alaia eta presio altua egin zuten donostiarrek. Joan etorriko partidan, Bartzelonak egin zuen lehen gola; pase azkarrez jositako jokaldian, Franki De Jongek baloia sareratu zuen. Errealak ez zuen amore eman eta bigarrren zatia hasi eta berehala, Oiarzabalek banakoa egin zuen penaltiz. Partida luze joan zen, eta banakoa mantendu zen markagailuan. Luzapenean abaguneak izan zituen Errealak, baina Ter Stegen Bartzelonako atezainak maisutasunez gelditu zituen. Penaltietan ere ezin izan zioten Ter Stegen erraldoiari aurre egin; Errealak lehen hiru penaltiak huts egin zituen eta ezinezkoa izan zitzaion finalerako txartela lortzea.
Kiroletan, Reala eta Athletic Andaluzian daude Superkopako finalerdiak jokatzeko: txuri-urdinek gaur bertan jokatu dute Bartzelonaren aurka Kordoban, 21:30etik aurrera, eta zuri-gorriek, bihar, ordu berean, Real Madrilen kontra Malagan. Biek ala biek, denboraldiko lehen titulua eskuratu nahi dute.