Kirola

All Stories

Alex Aranburuk Itzuliko bigarren etapa irabazi du

Alex Aranburuk bere txirrindularitza karrera profesionaleko garaipen garrantzitsuena eskuratu zuen bart, Euskal Herriko Itzulian; Sestaon amaitu zen bigarren etapa gogorrean. Omar Fraile eta Aranburu, Astanako taldekide euskaldunek, etapa osoan zehar elkarlanean aritu ziren, eta, horrek baita, bigarren postua eman zion Fraileri. Egun borobila izan zen atzokoa Astana taldearentzat.

Zer diote herritarrek Errege Kopako finalari buruz?

Reala 2020ko Espainiako Kopako txapelduna da, eta hain zuzen, bere historian talde txuriurdinak eskuratutako hirugarren errege kopa da asteburuan donostiarrek irabazitakoa. Irabazle bakarra egon zitekeen eta Donostiara heldu da kopa. Biharamun goxoa izan zuten realzaleek. Hala ere, porrotak eragindako etsipena gainditzeko aukera izango du talde zurigorriak apirilaren 17an, Barçaren aurkako jokatuko duen aurtengo kopako finalean.

Zer diote herritarrek? Nola bizitu zuten finala? Kalera irten gara, eta hau da bildu duguna!

Kopako finalera begira herritarrak zatituta daude: Reala ala Athletic?

Apirilak 3 Realak eta Athleticek Sevillako Cartuja futbol zelaian jokatuko dute Espainiako Kopako finala. Finala iaz jokatzekoa zen, baina publikorik gabe, eta taldeek atzeratu egin zuten, horrelako final batean publikoa izatea ezinbestekoa baitzen. Hala ere, COVID-19ak eragin duen pandemia dela eta apirilaren 3ko finalak ez du zalerik izango. Euskal derbia ezohikoa izan arren, zaleak irrikaz daude baina ospakizuna faltan sumatuko dutela argi dute.

Realak Europarekin amesten du Huelvan irabazi ostean

Natalia Arroyoren jokalariek bat eta bi irabazi zuten Huelvako Sporting-en aurka eta bosgarren postuan sailkatuta daude. Amaiur Sarriegik eta Nahikari Garciak egin zituzten txuri-urdinen golak eta Kanteh-k aldeak murriztu zituen. Ana Tejadaren kanporatzeak partidaren norabidea aldatu bazuen ere, amaieran bat eta bi Realarentzat.
hamaika telebista

Image