Kirola

All Stories

Erika Vazquez Athleticeko golegile historikoak erretiroa hartuko du

Erika Vazquez Athleticeko jokalariak erretiroa hartzea erabaki du. Talde zuri-gorriaren historiako golegile nagusia da, 263 sartu ditu hamazazpi denboralditan. Sevillaren aurka jokatuko du Lezaman bere ibilbideko azken lehia maiatzaren 15ean.

20 denboraldi jokatu ditu lehenengo mailan: bat Espanyolen, bi Barañaingo (Nafarroa) Lagunak-en eta hamazazpi Athleticen. Profesionaltasuna erakutsiz, erabat ibilbide itzela egin du. Aupa zu Erika!

Unai Lasok Buruz Buruko finalerdia jokatuko du maiatzaren 14an Jokin Altunaren aurka

Unai Lasok Buruz Buruko finalerdia jokatuko du maiatzaren 14an Altunaren aurka, Bizkaia pilotalekuan. Lehen aldia da Lasok Buruz Buruko ofiziala Jokin Altunaren aurka joakatuko duena. Sentsazioak onak direla azpimarratu du nafarrak. Pilotariak ez du minik hartu besoan eta beraz, finalean egoteko borrokatu ahal izango du. Buruz buruko finala maiatzaren 29an jokatuko da Nafarroa Arenan.

Ainhoa Tirapu: “Emakumezkoen futbola pandemian asko moteldu da”

Ainhoa Tirapu: “Emakumezkoen futbola asko hazi da baina pandemian asko moteldu da eta olatua galtzeko zorian gaude”

Emakume futbolariak profesional aritzeko ahalegin handia egin ostean, entrenatzaile lanak alde batera utzita, Emakumezkoen Ligako presidentea izateko hautagaitza aurkeztuko duAinhoa Tirapuk. Emakumea Ardatz elkarrizketa seriean luze eta zabal aritu da Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image