×

Abisua

JUser: :_load: Ezin izan da erabiltzailea kargatu ID honekin: 99

Gizartea

All Stories

Anbulantzietako azpikontratatutako langileek txertoa lehenbailehen jasotzea eskatu dute Bilbon

ELAko ordezkari Mikel Rubiok salatu dutenez, azpikontratatutako anbulantzietako langileek oraindik ez dakite txertoa noiz jasoko duten. Hori horrela, mobilizaziora jo dute. Atzo Donostian egin bezala, gaur Bilbon elkartu dira, eta hilaren 23an, Gasteizen. Testuinguru honetan, azken 24 orduetan 563 positibo berri atzeman ditu Osakidetzak, 11.343 test diagnostiko egin ondoren, eta positibotasun tasa ia %5ekoa da.

Epaileek erabaki dute Nafarroako tabernek itxita jarraitu behar dutela

Egoera epidemiologikoari dagokionez gaur publikatutako datuekin metatutako intzidentziak behera egin du 14 egunetan, 100.000 biztanleko, 239,52 gaixo zenbatuz eta semaforoan arrisku maila altura jaitsiz Foru erkidegoa. Gainera aurreko asteko astelehen eta asteazken arteko epearekiko %40 jaitsi da birusaren intzidentzia.

EHUren partaidetza duen proiektu espazial bat Marten lurreratuko da datozen orduetan

Gaur gauean iritsiko da Martera EHUk parte hartutako Mars 2020 misio espaziala, abiatu eta sei hilabete eta erdi igaro direnean. Misioaren elementu nagusia Perseverance izeneko rover edo ibilgailu autonomoa da. Zinezko laborategi mugikor bat da, eta Jezero kraterraren gainazala ikertuko du.

Azken astean 71 hildako izan dira EAEn koronabirusa dela eta

Gaur, Ertzaintza txertatzen hasi dira Astra Zeneka txertoarekin. 4.500 izango dira, 55 urtez azpikoak. Ondoren, udaltzain eta adinekoen zaintza etxeetako langileen txanda izango da. Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan 499 positibo berri atzeman ditu Osakidetzak, 10.874 test diagnostiko egin ondoren. Beraz, kopuru hori aintzat hartuz positibotasun tasa %4,58koa da.

Bizkaia eremu gorritik laranjara igaro da

Azken 24 orduetan 9.565 test diagnostiko egin dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Horietatik 453 positibo eman dute. Badirudi koronabirusaren egoera epidemiologikoak hobera egin duela. Lurraldeka aztertuz, Bizkaiak du kasu gehien, azken egunean 293. Hala ere, eremu gorria utzi berri du, eta eremu laranjara igaro da Araba eta Gipuzkoarekin bat.

Azken 24 orduetan 418 positibo berri atzeman dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Gauerditik indarrean dira Eusko Jaurlaritzak adostutako koronabirusaren pandemiaren aurkako neurriak. Hala nola, bi salbuespen onartu dira udal-konfinamenduaren esparruan. Batetik, mugakide diren ohiko udalerrien arteko mugikortasuna baimenduta dago gaurtik aurrera aire zabaleko gizarte-, ekonomia- eta kirol-jarduerak egiteko.
hamaika telebista

Image