Etxebizitza Eskubidearen aldeko Legea indarren da, Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu baita. Araudiaren neurri gehienak dagoeneko indarrean daude, besteak beste, alokairuen prezioari muga jartzearena.

1.080 euroko pentsioa exijitzeko beste urrats bat eman dute pentsiodunek. Hiru eguneko martxa antolatu dute, Agurandik, Bilbotik eta Bergatarik irten ziren ehunka pentsiodun, eta Gasteizen bat egin dute guztiek. Hala, Arabako hiriburuan protesta egin dute 1.080 eurorainoko gutxieneko pentsioa Jaurlaritzak osatzea eskatzeko.