Ekonomia

All Stories

Euskadi Next programa berridatzi dute, 18 milioi euroko proiektuak aurkeztuz

Jaurlaritzak 2020ko abenduan aurkeztutako Euskadi Next programa berridatzi du, funtsen kudeaketaren eta gobernantzaren ezagutzan eman diren aldaketetara egokitzeko. Abenduko programak 13 milioi euro mobilizatzea espero zuen, baina Euskadi Next berriak 18 milioi eurora igo nahi ditu. Aurkeztutako proiektu guztien batukaria da, halere horrek ez du esan nahi guztiak egingo direnik. Gobernuak kalkulatu duenez, milioi horien % 35 Europar Batasuneko Errekuperazio eta Erresilentzia Mekanismotik (MRR) irits daiteke, baina kalkulu bat baino ez da, proiektuaren ezaugarrien araberakoa.

Zer diote herritarrek pentsiodunen aldarriei buruz?

Maiatzaren 29an Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua pentsio publiko duinen alde mobilizatuko da eta herritarren atxikimendua eskatu dute. Izan ere, pentsiodunek behin baino gehiagotan adierazi dute gizartearen parte-hartzea ezinbestekoa dela etorkizunean pentsioak bermatuta egon daitezen; horregatik, kalera atera gara herritarrek pentsiodunen eskaerei buruz duten iritzia ezagutzeko.

Jantokietako langileek lanaldi jarraia ezarri nahi dietela salatu dute

Jantokietako langileek elkarretaratzea egin dute hezkuntza departamentuaren aurrean, ELA, LAB eta UGT sindikdatuek deituta. Ikastetxeetako jantokietan berriro ere lanaldi jarraitua ezarri nahi dutela salatu dute sindikatuek. Sektoreko langileek salatu dute "miseriazko soldatak" jasotzen ari direla.

ITP Aero Castingeko 87 kaleratzeak baliogabetu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak

ITP Aero Castingeko kaletzeratzeak baliogabetu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak, ondorioz, enpresak berriz hartu beharko ditu abenduko lan erregulazioan kaleraturiko 87 langileak. Epaileen arabera, enpresaren argudio ekonomiko eta produktiboek harreman zuzena dute COVID-19arekin, eta gogoratu dute ezin dela kaleratzerik egin pandemiak eragindako arrazoiengatik. Gauzak horrela, grebalari eta sindindikatuek poztasunez hartu dute berria, borrokaren aleak fruituak eman dituelako. Hala ere, enpresako zuzendaritza ebazpenarekin ados ez dagoenez, jakinarazi du helegitea aurkeztuko duela.

Jaurlaritzak autoak erosteko 2021 Renove plana onartuko du eta "azkenekoa" izatea espero dute

Jaurlaritzak autoak erosteko Renove plan berria iragarrai du, eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak adierazi du "azkenekoa" izatea espero dutela. Gaineratu du 2020ko planekoen “oso antzekoak” izango direla, eta 2020an indarrean izan zen planean bezala, “neutraltasun teknologikoa” izango duela; alegia, gasolina eta gasolioa erretzen duten autoak erosten dituztenek ere jaso ahal izango dute, eta ez soilik elektrikoak erosten dituztenek.
hamaika telebista

Image