
Euskal Herria
All Stories
Zaporeak elkarteko sukaldeak kozinatu dezaketen plateren mugara iritsi dira, errefuxiatu esparruetan geroz eta jende gehiago dago, eta beraz, beharra handiagoa da. Horregatik, bazkidetza kanpaina abiatu dute diru eta baliabideak lortzeko. Egoeraren berri eman digu Helena Ruiz de Azua Zaporeak elkarteko kideak.
Horrez gain, bertsoak, euskal dantzak, antzerki musikala eta umeentzako jarduerak egongo dira jaian. Aurtengo abestia STR taldean egin du. Mungian erabiltzen duten jagon hitza erabili dute izenbururako.
Haurdunaldia osasun sare publikoan eteteko aukera bermatu behar dela dio arauak, eta emakumeen etxetik ahalik eta hurbilen. "Legea oso argia" dela dio gutunean Ministerioak.
Suhiltzaileek duela hilabete batzuk hasi zituzten protestak, jokabide suiziden aurrean jarduteko beharrezko prestakuntza ukatu zietenean. Kolektiboaren eskaeren artean dago suhiltzaile-parke berri bat eraikitzea, Deustuko behin-behineko parkea ordezkatzeko, 11 urte baitaramatzate bertan lanean. Era berean, kritikatu egin dute osasun-langileen lanak egin behar izatea baliabide faltagatik.
Ainhoa Bilbao, Iratxe Gaztelu-Urrutia, Iñaki Echaburu, Josu Arruti eta Sergio Fernández enpresariak dira. Auzitegiak dio zigorrak 2 urtetik beherakoak direla, ez dutela aurrekari penalik eta erantzukizun zibila ordaindu dutela.
Oraindik, igortzeke daude beste zazpi kondenaturen epaiak. Horien artean, ustelkeria trama horretako arduradun nagusienak daude. Izan ere, De Miguelen, Telleriaren eta Otxandianoren espetxeratzeaz erabaki beharko du Auzitegiak. Xabier Sanchez Robles soilik espetxeratu dute.
Erakunde horiek jo ditu, ordea, krisiaren “erantzuletzat”, eta horren aurrean, “bestelako eredu eta politika publikoak” behar direla azpimarratu du: “Krisi ekologikoaz gain, hainbat krisi bizitzen ari gara gizartean, eta erantzun bateratu eta integralak behar ditugu”. “Aliantza garaia” dela dio, eta nabarmendu du soluzioa herritarrengandik etorriko dela, eta ez elite ekonomikoengandik.
- Gaude eta Gorabide elkarteetako langileek greba eguna dute
- Tira-birak kultur aniztasunaren egunean Nafarroan
- Migratzaile bat “modu bidegabean” kanporatuko dutela Bilbotik salatu dute hainbat eragilek
- 'Euskal Herria mundura' eraman nahi du Gure Eskuk Frantziako Tourrean
- Munduko Bankuaren bilera egiten ari dira egunotan Barakaldoko BECen
- Sugoi Etxarri, EHE: “Euskarak aurrera egin du urte hauetan guztietan Nafarroan, hainbat borrokari esker”