
Euskal Herria
All Stories
Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko 2.000 hektarea baino gehiago erre dira asteburuko sutean. Astelehen honetan, Lesaka eta Beran izan gara, eta hainbat protagonistekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Hain zuzen, Berako Patxi Lazkanotegi abeltzainarekin izan dira Iosu Ganuza eta Xabi Belzunegi lankideak, eta, lehenengo eta behin, suhiltzaileen lana eskertu du. Bestalde, nabarmendu du mendiak oso zikin daudela, mendien erabilera aldatu dela, eta ez duela "harritu" hau gertatzeak. Irudi oso gogorrak ikusi dituztela nabarmendu du: "Animalia batzuk hil egin dira; beste batzuk zauri larriak dituzte eta ez dakit aterako diren".
Protagonista gehiagoren hitzak entzuteko aukera izango da bihar, 21:30etik aurrera, Iosu Ganuzak eta Xabi Belzunegik gidatutako Nafarroa Gaur saioan.
"Zuk uste Intxaurrondon hil zaiela?" galdetzen dio Luis Alberto Perote CESIDeko koronel ohiak Pedro Gómez Nieto Guardia Zibilari. "Bai, nik uste galdeketan..." erantzuten dio Guardia Zibilak. Mikel Zabalzari buruz ari dira biak, eta Intxaurrondoko kuartelean torturatua izaten ari zen bitartean hil zela onartzen du Gómez Nieto Guardia Zibilak. Bihar aurkeztekoa den "Non dago Mikel" dokumentalerako ikerketa lanetan ari zirela lortutako grabaketa da gaur publiko egin dena.
Pablo Haselekiko elkartasuna adierazteko, manifestazioa deitu dute gaur arratsaldean Iruñean. Protesta Gaztelu plazan zenean, istiluak piztu dira Sarasate pasealeku inguruan eta hortik alde zaharrean eta auzoetan barna hedatu dira.
Asteburu honetan 'Gaur irekiko ditu ateak' dokumentala emitituko dugu Hamaika Telebistan. Eriz Zapirain errealizatzaileak 2016. urtean egin zuen lanak Euskaldunon Egunkariaren sorrera jorratzen du, hainbat protagonistaren hitzak bilduz.
Asteburu osoan ikusi ahal izango da Hamaika Telebistan: ostiralean 23:00etan, larunbatean 15:00etan eta igandean 21:00etan. Ez galdu!
- Nafarroa gutxienez beste bi astez itxita izango da
- Azken egunean 505 positibo berri atzeman dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan
- COVID19aren abiadurak pandemiaren minimoak jo ditu Nafarroan
- Anbulantzietako azpikontratatutako langileek txertoa lehenbailehen jasotzea eskatu dute Bilbon
- Epaileek erabaki dute Nafarroako tabernek itxita jarraitu behar dutela
- EHUren partaidetza duen proiektu espazial bat Marten lurreratuko da datozen orduetan