Aldarri feministak garaile. Hiritarrek eskuin muturrak egin asmo zuen ekintza geldiarazi dute Donostian. Haurdunaldia eteteko zerbitzu publikoa eskaintzen duen Askabide klinikan elkartu dira milaka lagun mugimendu feministak deituta.
Donostiako Askabide Klinikako paziente zein langileek jazarpena jasaten dute egunero talde ultrakatolikoen aldetik. Apirilaren 14an sartu zen indarrean haurdunaldia eteten duten kliniken aurrean abortuaren aurkako protestak egitea debekatzen duen legea, baina, hala ere, talde ultraeskuindarrek mobilizazioak iragartzen jarraitu dute.