MUSIKAZUZENEAN TB #142: Kaserna + Iñigo Telletxea ( Borrokan, Petti, Anje Duhalde....)

MusikaZuzenean TB saioaren 142. atala Kaserna taldearen elkarrizketarekin abiatuko da. Mister Pongo taldeko errautsetatik sorturiko egitasmoa da honakoa, eta musikalki rock eta hip hop giro dantzagarrietan datoz. Hitz Bitan atalera berriz, Iñigo Telletxea gonbidatu dugu. Borrokan taldeko baxu jotzailea da bera, eta hainbat musika egitasmoetan dabil egun lau sokak astintzen. Bere gustuko disko, areto eta musikarien inguruan aritu zaigu laburrean.