Image

Musika Zuzenean

All Stories

MusikaZuzenean TB # 195: Merina Gris + IƱigo Larrigan 'Moin' ( Penny Fleck)

MusikaZuzenean telebista saioaren atal honetan Merina Gris taldea ezagutuko dugu. Paskal, Sara eta Julen dira Merina Gris, eta beraiekin batera 'Zerua orain' izena daraman diskoan murgilduko gara luze eta zabal. Hitz Bitan atalera IƱigo Larringan 'Moin' gonbidatu dugu. Urteak atzera Arto Bixarra, The Dirties, edota Sermonds taldeetan aritu zen, eta egun, Penny Fleck taldeko kidea da. Bere gustuko disko areto eta musikariak azaldu dizkigu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 194: Odei + Arkaitz Aranguren ( Orkresta elektrotuna, Erruki Jauna..)

MusikaZuzenean TB saioaren 194. ataleko lehen erreportajea grabatzeko Baionan izan gara, eta bertako karriketan ezagutu dugu Odei raplariaren bakarkako lehen diskoa. 'Terapia' diskoan murgildu gara luze eta zabal, debuteko lanaren nondik norakoak jakiteko.

Hitz Bitan atalera Arkaitz Aranguren gonbidatu dugu. Musikari ipurterrea da bera, eta makina musika egitasmoetan murgildua dabil, besteak beste, Orkresta elektrotuna, Erruki Jauna edota Feos Pero Majos taldeetan aritzen da. Bere gustuko disko, areto eta musikarien berri eman digu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 193: Bazka + Allande Etxeberri (Frigo, Fizt & Furiuz...)

Hemen da MusikaZuzenean Tb saioaren 193. atala. Lehen erreportajea grabatzeko Gasteizko Helldorado aretoan izan gara. Bazka taldearekin egin dugu hitzordua kaleratu duten 'Basoaren Ilunean dantza' diskoa ezagutzeko. Bertan eskaini zuten kontzertua eta abian jarri duten bira izango dugu izpide erreportaje honetan.

Hitz Bitan atalean, berriz, Allande Etxeberri musikariarekin elkartu gara. Egun Frigo eta Fizt & Furiuz taldeetan jotzen du baxua, eta urteak atzera Diabolo Kiwi bandan. Bere gustuko disko, areto eta kantuak aipatu dizkigu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 192: Kurkuma + Mikel Inuntziaga 'Inun'

MusikaZuzenean TB saioaren 192. atala ederra dator. Lehen erreportajea grabatzeko Nafarroako Donezbeten izan gara. Bertan Kurkuma taldea ezagutu dugu iraupen luzeko bigarren diskoa duten 'Bel3zidorrean Hƶr' lana besapean. Hitz Bitan atalera, berriz, Mikel Inuntziaga 'Inun' musikaria gonbidatu dugu. Bere gustuko disko, areto eta musikarien berri aritu zaigu laburrean. Azkenik, Disko Berriak atalean Modesto Newhouseren lan berria ezagutu dugu .

MusikaZuzenean TB # 191: Mikel Moreno + IƱigo Caballero (John Dealer & The Coconuts)

MusikaZuzenean telebista saioren 191. ataleko lehen erreportajea grabatzeko Andoainen izan gara, eta bertan, Mikel Moreno musikariarekin egin dugu hitzordua bere bakarkako bidean argitaratu duen debuteko 'Esnatu baino lehen' (Elkar diskoetxea) diskoa gertutik ezagutzeko.

Hitz Bitan atalera, berriz, IƱigo Caballero 'IƱimoon' gonbidatu dugu, John Dealer & The Coconuts taldeko gitarra jotzailea. Bere gustuko kantu, disko eta aretoen berri eman digu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 190 : Black Is Beltza - Ainhoa - Soinu banda + BeƱat Eizagirre (Dena)

Aste honetako MusikaZuzenean TB saioa berezia dator! Erreportaje nagusian Black Is Beltza II - Ainhoa - soinu bandari erreparatuko diogu, Elkar diskoetxeak argiatara eman duen binilo bikoitza aitzaki. Hitz Bitan atalera, berriz, BeƱat Eizagirre gonbidatu dugu, Dena musika taldeko abeslari eta gitarrajolea. Bere gustoko disko, areto, eta musikarien berri eman digu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 189 : Bolbora

MusikaZuzenean TB saioaren 189. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Arellanon izan gara, Lizarraldean. Bertan Bolbora taldeko lagunak genituen zain, argitaratu berri duten 'Bizi Zioa' diskoa besapean. Hitz Bitan atalera, berriz, Ane Barrenetxea gonbidatu dugu, Sua taldeko abeslaria. Bere gustuko disko, areto eta musikarien inguruan aritu zaigu laburrean.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.

MusikaZuzenean TB # 187: DENBORALDIKO BILDUMA - 3

Uztailean zehar denboraldiak eman duenaren lagin txiki bat ikusteko aukera izango duzue prestatu ditugun lau bilduma saio berezietan. Taldeen entsegu lokaletan grabatu ditugun kantuak izango dira nagusi, eta besteak beste, Audience, Telmo Trenor, Wood Strings, Lotura, Broken Brothers Brass Band eta Etxekalte izango dira saio honetako protagonistak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image