
Sakonean
All Stories
Udako lehorteak eragina izan du lehen sektorean, batik bat, mahastigintzan. Aurtengo uzta espero zenuten baino lehen jaso izan behar dute, eta horrek baditu ondorioak Arabako Errioxako upategietan. Baina ondorioak oso desberdinak izan dira upategietan.
Bilbon euskara badabil. Euskaldunez osatutako 70 mintzapraktika talde inguru daude Bizkaiko hiriburuan. Euskaraz bizi eta praktikatzea helburu, astero mintzapraktika taldeak elkartzen dira. Horietan herritar guztiek parte hartzeko aukera dute, izan ere, euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea da baldintza bakarra. Beldurrei aurre egiten laguntzen du. Mintzapraktikak segurtasuna ematen die, gainera, taldekideei, eta horri esker askok euren egunerekotasunean euskaraz hitz egiteari ekin diote.
Foru Gobernuak kostatu denaren hamarrenaren truke saldu du Los Arcoseko zirkuitua. UPNren agintaldiaren porrotaren herentzia. Berriako Joxerra Senar kazetariaren, Nafarroako Gobernuko agintarien eta kaleko ahotsak batuz, hain polemikoa den azpiegituraren istorioa errepasatzen duen “Sakonean” duzu aurrean.
Soziolinguistika Klusterraren arabera, hiriburuen artean, Arabakoa da euskara gehien erabiltzen den bigarren hiria da, Donostiaren atzetik. Azken urteotan egindako ibilbidearen hausnarketa egiteko baliatu du “Geu” euskara elkarteak bere 30. urteurrena.
Gaurtik igandera Ekotopaketak egingo dituzte Portugaleten. Krisi ekosozialaren inguruan hausnartzeko bilduko dira, eta ildo horretan, Euskal Herrian egin beharreko aldaketak izango dituzte hizpide. Topaketa hauen inguruan xehetasun gehiagoren berri izateko Juan Gorostidi eta Ane Etxabe antolatzaileekin izan gara.
Olatz Perez de Viñaspre Garralda Gasteizen jaio zen 1987an. Ibilbide akademikoari dagokionez, sistemen informatikan ingeniari teknikoa eta informatikan ingeniaria da. Ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduko masterra egin zuen. Eta jarraian, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua doktoretza programa bukatu zuen. Gaur egun irakasle atxikia da, EHUko Informatika Fakultatean eta ikerketa munduan ere dihardu. Bada, ‘emakume teknologoen ikusgarritasunaren eredu izateagatik’ II. Gladys saria jaso berritan, Hamaika Telebista Olatz Perez de Viñasprerekin izan da.
Gorka Ortiz de Zarate ikertzaile gasteiztarrak Taylor Domina jaso du eta eta sari hau jasotzen duen lehenengo euskalduna da. Produkzio Ingeniaritzako Nazioarteko Akademia Taylor dominarekin saritu zuen Gorka Ortiz de Zarate ikertzailearen lana. Ortiz de Zaratek 29 urte ditu, gasteiztarra, eta sari hau jasotzen duen lehenengo euskalduna da. Mondragon Unibertsitatean egiten ditu ikerketa lanak beste zenbait ikertzailerekin.
- Añanako Gatz Haranean inoiz baino lehenago bildu dute gatz kopuru guztia
- Oihana Etxebarrieta: 'Hondarribian inoiz baino jarrera aktiboagoa dago konponbidearen alde'
- Gasteizko Telebista Festibala bueltan da Printzipal Antzokian
- Krisi energetikoaren eta klimatikoaren eragina, hegazti eta nekazariengan
- 'Argi ikusten ez baduzu, ez egin salto', hezur muineko lesioen inguruan konzientziatzeko
- Abuztuaren 4an emango zaie hasiera hainbeste espero diren Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiei