Sakonean

IZT, Athlon eta Biharko Taldea saritu ditu aurten Bai Euskarari Elkarteak

Bai Euskarari komunitatearen sarea indartzen ari diren IZT, Athlon eta Biharko Taldea saritu ditu aurten Bai Euskarari Elkarteak. IZTn, eremu digitalean egiten dute lan, enpresei aholkularitza eskaintzen, euskara normaltasunez erabiliz eta lan-tresna gisa hartuz. Arrasateko Athlon kooperatibak ohitura osasungarriak sustatzeko lanean dihardu sortu zenetik, eta hainbat proiektutan euskarazko zerbitzua bermatzen du. Biharko Taldeak, berriz, gizarte zerbitzuen alorrean egiten du lan; Gipuzkoako egoitzetan eta eguneko zentroetan kudeaketa integraleko zerbitzuak eskaintzera bideratutako enpresa da.

Aritz Elgarresta: “Ura giza eskubidea da; kudeaketak publikoa izan behar du”

Zumarraga eta Urretxu dira Gipuzkoan uraren kudeaketa esku pribatuetan daukaten udal bakarrak, eta hori hala, ura garestien duten herriak. Onura publikoa plataformak adierazi du kostu finko altuak, uraren prezio ikaragarria eta bloke bidezko tarifikazio injustua direla arrazoiak. Aritz Elgarresta plataformako kidearekin aritu gara gaiaren inguruan.
hamaika telebista

Image