Eñaut Agirrebengoa Berriako kirol kazetaria da eta Osasunaren kirol egoera eta ekaitza instituzionala aztertu du Nafarroa Gaur saioan.

Eñaut Agirrebengoa Berriako kirol kazetaria da eta Osasunaren kirol egoera eta ekaitza instituzionala aztertu du Nafarroa Gaur saioan.
Abenduaren 14tik 20ra ospatuko da aurreneko aldiz Sormene Galdakaoko sorkuntzen plaza. Kulturak kolpe gogorra jaso duen urtean jarri du martxan Galdakaoko Udalak ekimen berria, Kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza izateko borondatea daukana. Hemen ikus dezakezu Artekale saioa osorik.
Energia baliabideak eta materiala amaitzen ari direla ikusten ari gara, eta bioaniztasuna galtzearekin batera klima aldaketaren lehenengo zantzuak antzematen ari gara. Testuinguru honetan, kapitalismoarenak diren ekoizpen eta kontsumo ohiturekin jarraitzen badugu, sistemaren krisia bizkortu besterik ez dugula egingo ziurtatu dute Iñaki Barcena eta Maitane Arri Ekologistak Martxan elkarteko kideek. Biosfera krisi sakonean aurkitzen da, eta kapitalismo globala bera ere dituen mugetara iristen ari dela azaldu dute. Hala, arrakalei eta alternatibei heldu diete biek.
Martxelo Diaz kazetariak asteburuko gertakariak errepasatu ditu Nafarroa Gaur saioan. Hemen ikus dezakezue saioa osorik.