Sakonean

Garazi Albizua: "Euskal Herriko kultura bizik eta taupaka dago"

Garazi Albizua idazle santurtziarra Geuretik Sortuak proiektuan parte hartzen ari da eta Leitzan ari da egonaldia egiten. Mikro mitologiaren proiektua du esku artean, eta harriaren kontakizuna egin nahi du, harrituta baitago herriak Leitzan duen presentziaz. Mikel Zabaleta alkatearekin ere hitz egin dugu Leitzan azken urteetan kulturaren arloan eman dituzten aurrerapausoez eta erronkez solasteko.

Maialen Akizu: "Hizkuntzak berak gauza asko azaltzen ditu hemen"

Maialen Akizu bertsolari eta idazle urretxuarra Nafarroako hegoaldean dago bere lehenengo idazlana sortzen; Lodosan, Sartagudan, Andosillan eta Mendabian, hain zuzen ere. Euskarak presentzia handia izango du bere obran. Itziar Ruiz Sartagudako zinegotziarekin, Maite Pellejero 'Lodosa bizirik' taldeko kidearekin eta Javier Martinez Mendabiako euskara taldeko kidearekin ere hitz egin dugu, eta herri hauetako egoera zein den kontatu digute.

Plateruenak utzitako zuloa betetzeko proposamena egin du 'Plateruena ta gero zer?' ekimenak

Hilabeteetako lanketaren ostean ‘Plateruena: Lantegi eta erakuslehio’ txostena aurkeztu zuen duela bi aste ‘Plateruena ta gero zer?’ plataformak. Kulturgunearen itxierak sortutako kezkei erantzuteko asmoz sortu zuen ekimena herritar talde batek eta kezka horiek partekatzeko foroa izateko asmoz jaio zen iazko urte bukaeran.

hamaika telebista

Image