Skip to main content

Miguel Angel Llamas 'Pitu': "Ion Arretxe Mikel Zabalzaren ahotsa bihurtzen da film honetan"

Gure begiz

Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas “Pitu” 'Non dago Mikel?' dokumentalaren zuzendariak elkarrizketatu ditugu Hamaika Telebistan. Bihartik aurrera ikusi ahal izango da zinemetan Mikel Zabalzaren kasua aztertzen duen dokumentala. Miguel Angel LLamas 'Pituk' nabarmendu du gaurkotasun "handia" duela dokumentalak, aste honetan argitaratu diren audioez gain, familiak "bertsio ofizialaren aurka borrokan" jarraitzen duelako. Aste honetan bertan argitaratu dira Itxaurrondoko tortura sistematikoak agerian uzten dituen grabazioa, hain zuzen dokumentala egiteko ikerketan lortutakoa.

Hala ere, Amaia Merinok nabarmendu du oraindik ez dutela bertsio ofiziala aldatu, eta ez duela inork esan garai hartan "gezurretan" aritu zirenik. "Ea benetan aurrerapausoak ematen diren egia jakiteko", adierazi du Merinok.

Justizia, egia eta erreparazio bidean, memoria historikoa lantzen duen dokumentala da 'Non dago Mikel?'.