Skip to main content

Jesus Uzkudun: 'Amiantoaren biktimak bazterrean utzi nahi dituzte eta ez dugu onartuko'

Gure begiz

Jesus Uzkudun Asviamie Euskadiko amiantoaren biktimen elkarteko bozeramaileak azaldu duenez, azaroaren 4an mobilizazioak iragarri dituzte Donostian, Bilbon eta Laudion. Hain zuzen, egun horretan eztabaidatuko dira aurrekontuak Madrilen. Uzkudunek salatu duenez, momentuz ez dago dirurik aurrekontu horietan amiantoaren biktimak konpensatzeko funtsera bideratzeko, nahiz eta apirilean argi berdea eman zitzaion funts horren eraketari. Horixe bera aldarrikatuko dute azaroaren 4an, amiantoa, hiltzaile isila deiturikoa, osasun publikoko arazoa urteetan zehar izan den heinean, biktimen aitortza, justizia eta erreparazioa bilatzeko bidean.