Skip to main content

Aitzol Asla: 'Epaileek ebazpena hartzerakoan egungo egoera kontuan hartu beharko lukete'

Gure begiz

Frogak baliogabetu eta auzipetuak errugabetzeko eskatu du defentsak. 13/13 auziko abokatuek auzitan jarri dituzte CNIren jarduna; gogoratu zuten CNI Espainiako zerbitzu sekretuek egindako entzuketak izan zirela 13/13 auziari abiapuntua eman zion (H)alboka txostenaren oinarria, eta salatu zuten oraindik ez dagoela argituta ez nork ez zer babes legalekin egin zituzten.Gaur bukatuko da epaiketa.

Auzibide honen ebazpenaren aurreikuspenik egin daitekeen eta auzibidearen beraren izaeraz hausnartu du Aitzol Asla abokatuak.