Gure begiz

All Stories

Ixone Retes: "Lo zegoen langileria esnatu da; gogorra izan da, baina indartsu gaude"

Atzo greba mugagabearen 146. egunean, Laudioko eta Amurrioko Tubacexen lantokietan aurkeztutako enpleguaren-erregulazio espedientea baliogabea dela ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak; horrela, enpresak onartu egin beharko ditu kaleratu asmo zituen 129 langileak. Ixone Retes Tubacex enpresako langileak egoeraren balorazioa egin digu Gurean Gaur magazinean.

Ibai Sueskun: “Alfabetatze eremuetatik haratago, euskarak beste bultzada bat behar du”

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora, eta Nafarroako hegoaldean egiten du lan. Euskara ofiziala ez den zonaldean euskara eta euskal kultura sustatzea da ekimenaren helburua, elikadura-burujabetza eta auzolana ardatz.

Errigora egitasmoak bultzatuta, Agerraldia ekimena jarri zuten martxan, eta larunbatean, Union Tutera futbol taldea aurkeztu zuten, beren laguntzarekin. Ibai Sueskun Errigorako kideak garrantzitsutzat jo ditu horrelako ekimenak, "euskara plazara ateratzeko".

Irati Fernandez: "Dena montatua da Irisarrin; jendea hartzeko gogoz gaude"

EHZ jaialdia hasiko da bihar, eta Irati Fernandez antolatzaileetako batek eman dizkigu jaialdiaren nondik-norakoak. 25. edizio honetan, programazio "zabala eta anitza" antolatu dutela nabarmendu digu. Pandemiaren ondorioz, jaialdiaren eremuan sartzeko pase sanitario bat beharko da, izan txertaketa ziurtagiri bat, edota PCR edo antigeno test negatibo baten ziurtagiria. Horrez gain, maskara gomendatua izango da jaialdia aire librean izanen delako.

Azken hilabeteak prestakuntza lanetan igaro dituzte, eta dena prest dutela adierazi digu Fernandezek: "Jendea hartzeko gogoz gaude".

Agus Barandiaran: "Aurrera Fest jaialdirako jai erraldoia prestatu dugu, gonbidatu ugarirekin"

Agus Barandiaran 'Korrontzi' dantza eta musika fusio taldeko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, kontzertua eskainiko baitute uztailaren 18an Aurrera Fest jaialdian. Barandiaranek azaldu duenez, "jai erraldoi bat" egin nahi izan dute, eta gonbidatu ugarik hartuko dute parte ikuskizunean: Euskal Herri osoko dantzariak eta Xabier Amuriza, besteak beste.

Xabier Amurizarekin lan handia egin dute azken hilabeteetan, eta berak sortutako 10 kopla-sorta musikatu dituzte. Musikariak nabarmendu digu plazerra izan dela Amurizaren letrak hartu eta musika jartzea.

Koldo Otamendi: "Musika munduan oso garrantzitsuak dira Arrosa Irrati Sareko irratiak"

Ostegunero legez, Musikazuzenean saioa izango da 21:30etik aurrera, Koldo Otamendi aurkezleak aurrerapena egin du. Denboraldiko azken saio honetan Chill Mafia taldeari eginiko erreportaia aurkituko dugu, Patxi Mercero Leihotikan taldeko gitarra jolea gehiago ezagutzeko aukera izango dugu 'Hitz Bitan' atalean, eta Arrosa Irrati Sareko 20.urteurrenaren harira eginiko erreportaia.

Iosu Ganuza: "Iruñeko artzapezpikuak barkamena eskatu du sexu erasoengatik"

Nafarroako gaurkotasunaren berri eman digu Iosu Ganuza lankideak Iruñetik: egoera epidemiologikoa, Iruñeko eta Tuterako artzapezpikuek Lizarrako el Puy ikastetxean gertatutako sexu erasoengatik egin duen aitortza, alderdi politikoek Francoren omenezko eraikinean egin beharreko aldaketez duten ikuspuntua, eta Adolfo Lakuntza Parlamentuko argazkilariaren agurra, besteak beste.

hamaika telebista

Image