Skip to main content

Pilar Kaltzada: "Maila askotan ikusiko ditugu atzera egitea iradokitzen duten mugimenduak"

Elkarrizketa

Pilar Kaltzada kazetaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, gaurkotasun albisteak aztertzeko. Non dago Mikel? dokumentalaren estreinaldia dela eta, torturaren gaia aztertu dugu kazetariarekin, eta azpimarratu du justiziatik agian ezin dela "ezer espero", baina nabarmendu du gizarteari ere badagokiola esatea ez dela "onargarria" izan gertatu dena. Era berean, nabarmendu du Mikel Zabalzaren senideek oraindik ere egia eskatzen jarraitzen dutela, eta azpimarratu du horrek "dena" esaten duela.

Sekretu ofizialen legea ere izan du hizpide, eta nabarmendu du estatu espainiarrak ikusi behar duela ea "eroso" dagoen diktadurapean ezarritako lege batek eskaintzen duen "inpunitatearekin", eta "zertarako baliatu" nahi duen. Zentzu horretan, adierazi du "horren argiak" diren frogen aurrean "egia estali" nahi izateak "kalte handia" egiten diola gizarte demokratiko bati.

COVID19ak eragindako pandemiari dagokionez, nabarmendu du birusak fisikoki berdin erasaten badu ere, sozialki eta ekonomikoki erabat desberdina dela. Zentzu horretan, azpimarratu du orain egin behar diren aldaketek ikuspegi feminista izan behar dutela "derrigor", eta azpimarratu du mugimendu feministak "erabat" asmatu duela egoera ulertzeko egindako erradiografian. Era berean, zaintza izan du hizpide, eta nabarmendu du herritar guztiek komunean duten ondasuna dela, eta emakumeen "bizkar" erori dela, "eremu publikoan zein pribatuan". Trans legeari dagokionez, azpimarratu du "pertsonen eskubideen arteko talkan argi fokua" jarri izanak erakusten duela "oraindik" asko falta dela gizarte "duin" bat izan dadin.

Pandemiak eragindako krisi sanitarioari "bueltan emango" zaiola dio, baina nabarmendu du sozialki, ekonomikoki eta baloreetan izango diren aldaketen aurkako txertoa herritarrak direla, eta herritarrek pentsatu behar dutela ea "eroso" dauden desberdintasu sozialak areagotzen dituen sistema batean. Txertoaren banaketan izan diren desberdintasunak ere izan ditu hizpide, eta "obzenotzat" jo ditu: "Txertoaren banaketa erabat desegokai, injustua eta torpea da".

Haurrak ere izan ditu hizpide, eta nabarmendu du pentsatu ere ez dela egiten haurrak "eskubidedunak" direnik ere: "Desberdintasunak halako 3, 4, 5 desberditasunago dira haurren kasuan", azpimarratu du.