Onintza Enbeita: "Ez dira garai errazenak sorkuntza librerako"

Onintza Enbeita sortzailea elkarrizketatuko dugu Hamaika Telebistan. COVID 19 pandemiak eragindako egoera izan dugu hizpide, eta nabarmendu du ez daramala ondo egoera hau: "Esanekoago bihurtu gara, eta gauzak zalantzak jartzeko ezintasuna ikusten dut". "Oso tren arraro batean" sartu dituztela dio, eta momentuz, ez dagoela "azpirik" epe laburrera: "Gauzak kuestionatu eta alternatibak eman behar dira", nabarmendu du.

Era berean, azpimarratu du egoera honen hoberena dela feminismoak "arrazoi" zuela: "Pandemiak argi utzi du ingurukoak behar ditugula bizitzeko". Era berean, erresidentzietako egoeraz hitz egin du, eta nabarmendu du urte honetan zaharrekin egin dena "oso gogorra" dela: "Osasun sistema on bat duela esaten duen gobernu batek ezin du hori onartu". Era berean, Enbeitak azpimarratu du hainbatek "negozio izugarria" egingo dutela osasunaren kontura: "Hori terriblea da". Era berean, salatu du "begi bistan" gelditu dela 'euskal oasia' "gezurra" dela.

Kulturari dagokionez, nabarmendu du kultura bizitzeko behar dutela herritarrek, emozioak ateratzeko.. baina salatu du "azken lerroan" gelditu dela. Bide beretik, azpimarratu du kulturak "plan estrategikoa" behar duela, baina aldi berean "librea" izan behar duela: "Libre expresatzeko modua izan behar du". Zentzu horretan, azpimarratu du baliabideak ezinbestekoak direla zerbaitek presentzia izatea nahi badugu: "Inbertsio ekonomiko zein humanoak behar dira". Izan ere, nabarmendu du hizkuntza handiek beti jaten dutela txikia, eta horren aurrean, "konplejuak kendu" behar direla nabarmendu du.

Pandemiak kulturgileengan izan duen eraginari dagokionez, nabarmendu du ez direla garai "errazenak" sorkuntza librerako, eta herritarren erantzuna nabarmendu du: "Jendeak sekulako predisposizioa dauka; ikusten da jendeak kultura behar duela, eta hori nabarmena izan da azken urteko plazetan".

Zerikusia duten artikuluak