Skip to main content

Juan Luis Arexolaleiba, Garabide: "Hizkuntza lankidetza egitea da Garabideren helburua"

Elkarrizketa

Juan Luis Arexolaleiba Garabide elkarteko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Hizkuntza lankidetza egitea da elkartearen helburua, eta hainbat herrialdetan biziberritze proiektuak dituzte martxan, Mexikon eta Kolonbian, esaterako. Nabarmendu du aurten lehen aldiz proiektu interesgarria jarri dutela martxan Amazigekin.

Formazioak eskaintzen dizkiete beste herrialdeetatik datozen lagunei, eta Euskal Herrian bertan hizkuntza biziberritzeari buruzko formazioak eskaintzen dituzte. Nabarmendu du hona etortzen direnean “harrituta” gelditzen direla hemen azken urteetan hainbat alorretan (corpus-a, euskara batuaren sorrera, hezkuntza, komunikabideak…) egin den lanarekin, baina azpimarratu du ez dutela nahi hemen egiten dena beste leku batean kopiatzerik nahi: “Herrialde eta komunitate bakoitzak bere prozesua egin behar du”.

Euskal Herrira etorrita, azpimarratu du “arazo handia” dagoela euskararen erabilerarekin, eta nabarmendu du “estrategia gaurkotu” bat behar dela euskarak aurrera egingo badu.