Skip to main content

Ekonomisten Euskal Elkargoa: 'Diskurtso espezializatua lantzeko terminologia funtsezkoa da'

Elkarrizketa

Ekonomiaren arloko terminologia hizpide, Iker Etxebeste, UZEIko Terminologia Saileko arduraduna, eta Ekonomistak euskal elkargoko Arkaitz Urdapilleta elkarrizketatu ditugu Hamaika Telebistan.

Ekonomisten Euskal Elkargoak Kontabilitate eta Auditoretza Hiztegi Terminologikoa aurkeztu du berriki, "profesionalek lanbide jardunean terminologia teknikoa erabiltzean aurkitzen dituzten oztopoen irtenbide gisa". "Terminologia arazoak bukatzeko eta denek eredu berdin bat erabiltzeko, irailetik aurrera, bai unibertsitatean zein ikasleen artean hiztegi terminologikoa erabili ahal izatea da helburua", azaldu dute.

Hiztegia diseinatzeko, UZEIren zuzendaritza teknikoa eta unibertsitateko zenbait irakaslek osatutako lantalde baten laguntza izan dute: Euskal Herriko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak aritu dira zeregin horretan.