Ihintza Bidart: "Ikastolen eta euskararen festa da, eta horren beharra badugu"

Ihintza Bidart Herri Urratsen antolatzaileetako bat elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. COVID19ak eragindako pandemiaren ondorioz, iaz ezin izan zuten festa ospatu, eta hori sekulako kolpea izan zela nabarmendu du. Beraz, aurten, Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen festa ospatzeko hautua egin dute, eta maiatzaren 9an izango da. Nabarmendu du oraindik ez dakitela nolakoa izango den, eta zentzu horretan, Bidartek azaldu du helburu ekonomikoa eta helburu soziala ezberdindu nahi izan dituztela: "Ikastolen eta euskararen festa da, eta horren beharra badugu".

Kolegio guztiak gainezka direla adierazi du, eta lortutako diruarekin 5. kolegio bat eraiki nahi dutela esan digu. Diru biltze kanpaina bat abiatu dute Boga lelopean, eta horrek elkarlan hitzari egiten dio erreferente: "Iparraldean euskara aintzinera doa ikastoletako eta AEK-ko ikasleei esker, eta elkarlan hori erakutsi nahi genuen leloarekin".  Bakoitzak beren ahalen araberako ekarpena egin dezaten nahi dute, kolegioa denen artean eraikitakoa izan dadin.

Zerikusia duten artikuluak