Iñigo Martinez: "Ertzaintzak eta Jaurlaritzak lan-gatazketan duten jarrera salatu behar da"

Iñigo Martinez Zaton Elkarrekin Podemos-IU koalizioko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Pandemiaz hitz egiten ekin diogu elkarrizketari, eta nabarmendu du neurri "egonkorrak" behar direla; era berean, azpimarratu du barneratu behar dela "luze" joko duela pandemiak.

Alarma egoera hizpide, nabarmendu du alderdi politikoen gehiengoa alarma egoerarekin "konprometitzen" bada, Espainiako Gobernuak "pauso" hori emango duela azpimarratu du. Hala ere, segurtasun jurdikoa behar dela neurriak hartzeko.

Lan gatazkez hitz egin dugu, eta nabarmendu du erreforma laboralaren "oso erreforma sakona" behar dela; zentzu horretan, Martinezek azpimarratu du lan erreforma hori bertan behera uzteko lanean jarraituko dutela, horrek ekarriko duelako kaleratzeak ekiditea.

Ertzaintzak lan-gatazketan jarrera izan du hizpide, eta nabarmendu du Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzak lan-gatazketan duen jarrera "salatu" egin behar dela; zentzu horetan, azpimarratu du Tubacex-eko lan gatazka Ertzaintzaren jarrera "onartezina" dela gizarte demokratiko batean. Era berean, Ertzaintzaren jarrera hizpide, "ulergaitza" iruditzen zaio Ertzaintzak Desokupa bezalako talde bat "babestea edo sasi babestea".

ERTEei dagokienez, "mantendu" egin behar direla dio, eta ERTE horiek bukatzen direnean, enplegua "bermatu" behar dela dio.

Autogobernu ponentzia hizpide, adierazi du beraientzat momentu honetan ez dela "lehentasuna"; hala ere, erabakitzeko eskubidearen aldeko apustu "garbia" egiten dutela adierazi du, eta eskumenen transferetziak behar direla nabarmendu du.

Madrilgo hauteskundeak izan ditugu hizpide, eta Yolanda Diazen figura azpimarratu du: "Denborak esango du, baina Yolanda Diaz Espainiako presidentetzarako hautagai oso ona da". Era berean, Madrilen "oso hautagaitza" polita lortu dutela dio, eta nabarmendu du "dena" emango dutela Madrilen "eskuina gelditzeko". Izan ere, azpimarratu du PPk eta Voxek Madrilen gehiengo absolutua lortzea "oso albiste txarra" izango dela Euskal Herria, Katalunia eta Estatu osoko herrientzat: "Horregatik da garrantzitsua alternatiba plurinazional bat defendatzea", adierazi du.

Haurren indarkeriaren aurkako legeari dagokionez, "aurrerapauso itzela" dela dio, umeekin eta nerabeekin lan egiten duten elkarteek "historikoki eskatutakoa". Umeen aurkako delituen preskripzioa luzatu da, eta zaintza partekatua debekatu da biolentzia matxista kasuetan.

Zerikusia duten artikuluak