Skip to main content

Eneko Andueza: "Erronka demografikoari erantzungo dion osasungintza eredua behar dugu"

Elkarrizketa

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. VOXek aurkeztutako zentsura mozioa hizpide, “tamalgarritzat” jo du “demokraziaren tresnetako bat horrela erabiltzea Gobernuari kalte egiteko”. Adierazi du zentsura mozioa kontu “serioa” dela, eta “behar besteko seriotasuna emateko erantzukizuna” daukala bere alderdiak.

Espainiako Gobernuaren pentsio sistema “harro egoteko modukoa” dela dio Anduezak, eta pentsiodun guztiak “duintzen” dituela. Horrez gain, nabarmendu du alderdi sozialista gobernuan dagoen bitartean, “bermatuta” egongo dela pentsio sistema: “Legegintzaldi honetan Espainiako Gobernuak pentsio igoera oso garrantzitsua egin du, %15ekoa gutxi gorabehera, eta are handiagoa pentsio ez kontributiboetan”. Pentsioez gain, osasungintzaz ere mintzatu da, eta adierazi du erronka demografikoari erantzungo dion osasungintza eredua behar dela.

Anduezaren esanetan, “instituzioetako egonkortasuna eta elkarbizitza” behar ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak “aurrera egiteko”, eta gehitu du ez dutela “konplexurik” ezein alderdirekin akordioak lortzeko.