Arkaitz Herreros: 'Lehen arretako langileen gainkarga izugarria da, negarrez doaz etxera'

Osakidetzaren "egoera larria" salatzeko, sindikatuek manifestazioak deitu dituzte urtarrilaren 23rako. ELA Osakidetzako Arkaitz Herreros izan dugu Hamaika Telebistan gaiaren inguruan.

Osakidetzako Lehen Arretaren egoera "oso larria" salatu du; pandemia aurretik datorren arazoa dela azaldu du, "estrukturala", baina pandemiarekin egoerak "eztanda" egin duela dio Herrerosek.

Halaber, lehen arretako langileen gainkarga eta presioa izugarria dela nabarmendu du, eta egunerokoan ikusten dela ez direla langileak zaintzen hartzen diren neurriekin: "Pandemia aprobetxatuta, dituen arazo guztiak estaltzen saiatzen ari da Osakidetza".

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image