Image

Elkarrizketa

All Stories

Jon Bernat: 'EAEko aurrekontu exekutatua haintzat hartuta, iazkoa baino baxuagoa da aurtengoa'

Jon Zubiri ekonomialaria eta EHUko irakaslea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Bere esanetan, “herri gisa finkatu behar da justizia sozialaren aldeko posizioa”, eta herritarren bizi baldintzak hobetzeko neurriak hartu behar dira.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aurrekontuen aurreproiektua izan du hizpide, eta adierazi du aurrekontuen “benetako bilakaera kontserbadorea” dela: “Ez dago igoerarik ikuspegi orokor batetik”. Horrez gain, nabarmendu du azken bi urteetako hazkunde ekonomikoa ikusita, zerga erreforma progresiboa egiteko momentua dela, gehien dutenei zergak igotzekoa. Horri lotuta, adierazi du Iñigo Urkullu lehendakaria patronalaren alde lerrokatzen dela gatazka sektorial guztietan, eta gehitu du arazoa ez dela langile falta, eredu ekonomikoan soldata eskasak eta prekarietatea nagusitu izana baizik.

Aste honetan migrazioari buruz hainbat hedabidetan argitaratutako iritzi artikulu polemikoei erreferentzia eginez, ekonomialariak azpimarratu du migrazioa ez dela “kapitalismoaren menpeko joera bat, bizirauteko gutxieneko urratsa baizik”.

Horrez gain, lau eguneko lan astea izan du hizpide, eta azpimarratu du hazkunde zein krisi garaietan lan astea murriztea dela “erarik merkeena eta egokiena lan mundua erreformatzeko”, baita justizia sozialaren ikuspegitik ere.

Arantxa Tapia: 'Mahastigintzako hainbat enpresa pribaturen eskaera legitimoari bide eman diogu'

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua elkarrizketatu dugu. Arabako mahastigintza sektoreko sor markak eragindako polemika izan du hizpide, eta nabarmendu du Jaurlaritzak sektore horretako hainbat enpresa pribaturen eskaera “legitimoari” bide eman diola: “Dokumentazio guztia Bruselan dago, eta ikusi beharko da behin betiko baimena ematen dion edo ez; bitartean legeak dio behin behineko baimena eman diezaiekegula, eta erabilera hori has daitekeela: eskaera dago eta guri tokatzen zaigu hori ahalik eta egokien kudeatzea”.

Ana Mezo: 'Gastuetan lehentasunak markatu behar dira, eta pentsioak aurrekontuetatik ordaindu’

Ana Mezo pentsiodunen mugimenduko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Mezok nabarmendu du KPI errealaren araberako pentsioen igoera eskatzen jarraituko dutela, eta baita 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ere. Hala ere, kontziente da aldarrikapen hori moldatu egin beharko dutela epe laburrean prezioen gorakada orokorra ikusita.
Mezok azpimarratu du 1.000 euro baino pentsio txikiagoa duen 10 herritarretatik 8 emakumeak direla, eta zehatzago, adierazi du 65 urte baino gehiago dituzten emakumeen eta gizonen pentsioen artean, bataz beste, %30eko aldea dagoela.
Era berean, gehitu du pentsioak aurrekontu orokorretatik kudeatu beharko liratekeela, ezinbestekotzat jo du aurrekontuen “aspektu soziala indartzea”. Pentsiodunen mugimendua integrala del adio, eta zentzu horretan, ezinbestekotzat jo du eraldaketa soziala: “Gure borroka ez da gaur egungo pentsioen aldekoa bakarrik, etorkizuneko pentsioen aldekoa, eta beraz, prekarietatearen aurkakoa ere bada”.
Azpimarratu du jendea “gogotsu” dagoela kalera ateratzeko, eta azaroaren 19rako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du: “Botereak lortu du borrokak atomizatzea, baina aliantzak egin behar ditugu eragile bakoitzaren autonomia errespetatuz”.

Ane Lekuona, Jaizkibel konpainia: 'Instituzioen babesik ez dugu eta hori da gatazka konpontzeko gakoa'

Ane Lekuona Jaizkibel konpainiako kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, 25. urteurreneko ospakizunak aitzaki hartuta. Lekuonak azpimarratu du konpainiak ez duela instituzioen babesa izan, eta uste du hori dela gatazka konpontzeko “gakoetako” bat.

Iñigo Martinez: ‘Patronalak estrukturalki blokeatzen du soldaten negoziazioa, EAEn eta Madrilen’

Iñigo Martinez Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Datorren urteko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrekontuak izan ditu hizpide, eta nabarmendu du diru bilketa inbertsio sozialerako erabili behar dela: "Interbentzio publikoa behar dugu jendea babesteko".

Iñigo Martinez: ‘Patronalak estrukturalki blokeatzen du soldaten negoziazioa, EAEn eta Madrilen’

Eneko Andueza, PSE-EE: 'Egia, justizia eta erreparazioa baharrezkoa da, biktimengandik gertu egoteko prest nago'

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrekontuen negoziazio prozesua izan du hizpide, eta ezinbestekotzat jo ditu “aurrekontu sozialak egoerari aurre egiteko”. Era berean, adierazi du espero duela aurten ere EH Bilduk zein Elkarrekin Podemosek aurrekontuak babestea.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image