Image

Athletic-ek zita bikoitza izango du historiarekin

Zuri-gorriek Levanteren aurkako partida irauli eta Alex Berenguerrek luzapenean sartutako golari esker Bartzelonaren kontra arituko dira apirilaren hamazazpian Sevillako La Cartuja futbol zelaian.

Horrenbestez, lehoiek bitan bisitatuko dute Andaluziako hiriburua, beste hainbeste Koparen bila. Aurrena, apirilaren hiruan, iaztik, Coronavirusaren ondorioz, atzeratuta dagoen Realen aurkako Euskal finala jokatzeko. Eta ondoren, aipatu bezala, hamazazpian, berriro ere –laugarrengoz hamabi urteren buruan- Bartzelonaren kontra lehiatzeko.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image