Guztien buruan eta gutxiren ahotan dagoen gaia dakar "Porno vs Afrodita" antzezlanak

Heziketa sexual eta afektiboa ardatz hartuta ondu du Benetan Be antzerki konpainiak bere azken emaitza. Umorezko lana da eta zuzeneko musikak laguntzen du kontakizuna, Patricia Urrutia lanaren sortzaile eta antzezleetako batek azaldu duenez. Horrez gain, Gure Zirkua, VillaSoundBilbao jaialdia eta Motxila 21 taldearen disko berria dakar aste honetako saioak, besteak beste.