Skip to main content

Emakume artistak lehen lerrora Bilboko Arte Ederren Museoan

Artekale

Bilboko Arte Ederren Museora eramango gaitu aste honetako saioak, bertan, Lourdes Fernandez ‘Womanology’ erakusketako komisarioarekin egin dugu hitzordua. Jose Ramón Prieto bilbotarraren bilduma pribatuko obrekin osatu dute erakusketa, ezaugarri komun bakarra dutelarik pieza guztiek: Emakumezko artistak dira egileak.