Zinegoak Bilboko GayLesbiTrans zinema jaialdia martxoaren 1etik 14ra ospatuko da, pandemiak ezarritako oztopoei aurre eginez. Julen Nafarrate eta Alaitz Arenzana jaialdiko kideak izan ditugu aste honetako saioan, 18. edizioaren xehetasunak ezagutzeko.
DDT Banaketak literatura eta musika banatzaile alternatiboa ezagutzera gonbidatuko zaituztegu aste honetako saioan. Iñigo eta Andoni proiektuko kideekin egin dugu hitzordua eta, besteak beste, kolektiboaren historia, ildoa eta lan egiteko eran sakondu dute.
Lutxo Egia idazle eta kultur programatzailea izango dugu Artekaleko protagonista aste honetan. Bira Kulturguneko arduradunetako bat da, duela bost urte abiarazitako proiektua. Gunea, Bilbon euskal kulturak duen arnasguneetako bat bilakatu da bere ibilbidean zehar eta Euskal Herriko beste hainbat dinamika bezala, ataka larrian dago koronabirusaren eraginez.
Aste honetan musika izango dugu protagonista Artekale saioan. Hain zuzen, musika urbanoa, azkenaldian mundu osoan gorakada nabarmena bizi duen trap musika jorratzen duen S T R talde bizkaitarreko kide Iker Villaren hitzartu gara eta.
Gutxik jartzen du zalantzan bideojokoen sektorea hazten ari dela etengabe. Testuinguru horretan, eta kontuan hartuta gazteak direla jokoen erabiltzaile nagusiak, Game Erauntsia elkartea bideojokoak euskarara ekartzeko ahaleginetan ari da 2014tik. Horretaz gain, musikaz ere arituko gara aste honetako Artekalen.
Ahotsa galtzera eraman zuen eztarriko minbiziak hil du Boni eta astindu ederra jaso dute zale eta lagun askok. Garai hartan Barricadarekin harreman zuzena izan zuen Roberto Moso-rekin egin dugu hitzordua, Zarama taldeko abeslariarekin. Garaikoa oroitu du Mosok eta musika ordutik hona zenbateraino aldatu den aztertu ere. Bestelakoak ere jorratuko ditugu urteko lehen Artekale honetan.
Sormene Galdakaoko sortzaileen plazara hurbildu gara aste honetan. Astelehenetik da martxan jaialdi berria eta asteartean, Imanol Epelde irakasle, blogari, idazle eta musikariak literatura tailerra eskaini zien goizez Galdakaoko ikasleei. Artekale bertan izan zen eta Epelderekin hitzartzeaz gain, Gotzon Barandiaran jaialdiaren antolatzaileetako batekin aritu ginen ekimenaren erronkez.
1995eko abenduaren 15ean ireki zituen ateak Bizkaiko hiriburuko euskalgintzarako arnasgune bilakatu den Kafe Antzokiak. Ordutik, 7.200 ekitalditik gora antolatu dituzte bertan, kontzertuak eta bestelako ikuskizunak, esaterako. Sormene Galdakaoko sortzaileen plazara hurbildu gara aste honetan. Astelehenetik da martxan jaialdi berria eta asteartean, Imanol Epelde irakasle, blogari, idazle eta musikariak literatura tailerra eskaini zien goizez Galdakaoko ikasleei. Horretaz gain, Mirari Martiarenarekin hitz egin dugu 'Luze edo motz' ikuskizunari buruz.
Aste honetako Artekalen, ezinbestean, Durangora begira jarriko gara liburu eta disko azokaren 55. edizioa bukatu berritan. Horrekin batera, kulturari plazak eskaintzeko ekinean diharduten beste zenbait eragilerekin bildu gara aste honetako osatzeko. Alde batetik, Galdakaoko Sormene jaialdiaren aurkezpenean izan ginen, bestetik, Tracking Bilbao jaialdiko antolatzaileekin bildu gara ere. Igandean abiatuta kultura digitalaren jaialdiaren 8 edizioa ospatuko da.