Skip to main content

Eskuin muturraren aurrean, erantzukizunez bozkatzera deitu du Fronte Popular Berriak

Politika

Hautagaitzak aurkezteko epea amaituta, Frantziako Estatuan hauteskunde legegileen bigarren itzulira begira daude. Fronte Popularreko hautagaiek kezka agertu dute Batasun Nazionalak Ipar Euskal Herrian lortu dituen emaitzak direla eta. Baionan egindako agerraldian, hautagaiek “esperantza eta konfiantza” helarazi dute. Halaber, gaineratu dute euskal herritarren ahotsa Parisera eramateko “prestatuenak” direla eta eskuin muturraren aurrean, erantzukizunez bozkatzeko deia egin du alderdiak.

Ipar Euskal Herrian, bi barrutitan (laugarrenean eta seigarrenean) hiruna hautagaitza izango dira. 210 hautagaik, oro har ekainaren 30ean beren barrutian hirugarren geratu zirenak, atzera egitea erabaki dute, beste alderdi bateko hautagai batek Rassemblement National (RN) alderdiaren aurkariari irabazteko aukerak errazteko.