Skip to main content

Nafarroako pentsiodunek gutxieneko pentsioak osatzeko akordioa "aurrerapausotzat" jo dute

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2026-11-03 12:59
Nafarroako Pentsiodunen Mugimenduak aurrerapausotzat jo du Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk gutxieneko pentsioen osagarria %8,18 igotzeko lortutako akordioa. Hala ere, 1.190 euroko zenbatekoa ez dela nahikoa adierazi dute, eta gutxieneko soldatarekin parekatzea aldarrikatu dute. Horrez gain, osagarria banaka esleitzea eskatu dute, egungo baldintzek onuradun kopurua mugatzen dutela eta emakume adinekoen genero-arrakala areagotzen dutela argudiatuta. Era berean, kotizazio gabeko pentsioak hobetzeko beharra nabarmendu dute, eta pentsio duinen aldeko aldarrikapenekin jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista