Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 245: Letagin + Ager Egurbide (Tzar, Fumut, NorkZer?!)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean telebista saioaren 245. atalaren erreportaje nagusia grabatzeko Oñatiko Eltzia gunera egin dugu bidai. Bertan Letagin taldeko lagunak genituen zain argitaratu berri duten disko berria besapean. Luze eta zabal aritu gara lan berriaz, bai eta euskal herriko rock and roll eszenaz. Hitz Bitan atalera, berriz, Ager Egurbide gonbidatu dugu, Fumut, Tzar, eta NorkZer?! taldeetako baxu jotzailea. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.