Marakana txikia

Ingalaterra eta Japonian, Premier League zein eskubaloiko munduko txapelketa sakon aztertzeko

Asteburu honetan, Ligan, jokoan zituzten 15 puntuetatik, gizonezkoen futbol taldeek soilik 2 eskuratu dituzte Realak eta Osasunak lortutako berdinketei esker. Gure ekipoen jarduna, Alessandro Ruta eta Iker Aginagarekin batera. Futbolarekin jarraituz, Premier Leagueko gaurkotasuna aztertu dugu Londresen lan egiten duen Alvaro Romeo kazetari bilbotarrarekin. Japoniara jo du baita, emakumezkoen eskubaloiko munduko txapelketaren berri izateko bertan dagoen Nagore Odriozolarekin batera. Lointek Gernikaren denboraldi bikaina izan dugu hizpide eta gure azken kromoa Fernando Martin mitikoarentzat izan da, bere heriotzaren 30. urteurrenean.

Zalantza ugari sortu dituen Davis Cup berria irabazi du Espainiak

Gerard Piqué futbolariak hainbat proiektu gidatzen ditu berdeguneetatik kanpo, euren artean Davis Cup txapelketaren eraberritzea. Bere eskutik, 24 talde elkarrekin aritu dira egun bakar batzuen buruan, "entsaladera" irabazteko asmoz. Formatu berri honen lehen edizioa Madrilen lehiatu da eta zalantza ugari eragin ditu, partidak gaueko ordu txikiak bitarte luzatu edo publikoaren erantzunagatik. Kirol alorrean, Nadalek gidatuta, Espainiak bere seigarren koroa eskuratu du. Honatx, Alessandro Rutaren analisia.

Bi polizia epaituko dituzte Ingalaterran Dalian Atkinson Realeko jokalari ohiaren heriotzagatik

2016ko abuztuaren 15ean, bere aitaren etxearen aurrean, poliziak laser pistola batekin Dalian Atkinson futbolari ohia tirokatu eta hil zuen. 1990-1991 denboraldian, Realean jokatu zuen, 12 gol sartu eta zaletuen maitasuna bereganatuz. Orain, hiru urteko ikerketaren ostean, bi polizia epaituko dituztela iragarri dute. Marakana Txikia saioan, Azken Kromoa sekzioa eskaini diogu.

Euskal derbiak Athletic eta Alavesentzat; Baskonia, Garinoren ordezko baten bila

Kenan Kodroren gol batek Osasunaren bolada bikainari amaiera eman zion. Horrenbestez, 30 partida eta gero, gorritxoek porrota jaso zuten etxean. Asteburuko beste derbian, Alavesek garaipen garrantzitsua lortu zuen Ipuruan. Bestalde, saskibaloian, Baskoniak susperraldi bikaina izan du baina Patricio Garino denboraldi osorako galdu du. Azkenik, Espainiak Copa Davis-eko edizio berria irabazi du. Hauek eta beste hainbat, Marakana Txikia saioan, Beñat Zarrabeitiaren gidaritzapean eta Olatz Foruria zein Mikel Zumalderen parte hartzearekin.
hamaika telebista

Image