Skip to main content

Iban Lantxo: "Inoizko Korrikarik jarraituena izan da"

Eguneko kronikak

Iban Lantxo AEK-ko komunikazio arduradunak nabarmendu du inoizko Korrikarik jarraituena izan dela aurtengoa: "Jendeak beren herrian korri egiteaz gain, une oro jarraitu du Korrikaren ibilbidea". Era berean, Lantxoak azpimarratu du hedabideek elkarlanean jardun dutela, eta horri esker, herritarrek streaming bidez jarraitu ahal izan dutela euskararen aldeko lasterketa.