Gaurkoan, Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria izan dugu "Gurean Gaur" Magazineko elkarrizketatu nagusia.

Gaurkoan, Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria izan dugu "Gurean Gaur" Magazineko elkarrizketatu nagusia.
Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
UEMAko Iraitz Lazkano eta Miren Segurola izan ditugu gaurkoan "Gurean Gaur" Magazineko gonbidatu nagusi. Hizkuntza eskubideen gaineko azken berriei heldu diegu lehenik; hizkuntza eskubidearen judizializazioa eta alderdi politiko eta sindikatu jakin batzuetatik hedatzen ari den diskurtsoaz. Euskal Herriko euskararen erabileraren erradiografia zein den aztertu eta erronkak zeintzuk diren identifikatu dituzte elkarrizketan zehar. UEMAk euskara zabaltzeko, sustatzeko, irakasteko eta hizkuntza eskubidea bermatzeko egiten duen lana eta proiektuak ere izan ditugu hizpide.
Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria elkarrizketatu dugu "Gurean Gaur" Magazinean.
Izortze Santin zientzialaria izan dugu gaurkoan "Gurean Gaur" Magazinean gonbidatu nagusi.
Mikel Reparaz kazetaria elkarrizketatu dugu gaurkoan "Gurean Gaur" magazinean. Euskadi Literatur Saria jaso du gaztelaniazko saiakera onenari, 'Las grietas de América', (Amerikaren arrakalak) kazetaritza liburua idazteagatik. Pozik eta harro sentitzen dela azaldu du epaimahaiak halako kazetaritza lan bat aintzat hartu izanagatik.
'Amerikaren arrakalak’ liburuak AEBko arrazakeria eta horrekin lotuta, poliziaren indarkeria islatzen ditu besteak beste. Egoera hau estrukturala dela azpimarratzen du Repazek; Estatu Batuen oinarrietan bertan errotuta dagoen errealitatea dela.
Obama eta Trumpen garai arteko botere aldaketak suposatu zuenaz, Trumpismoak munduan zehar utzi duen itzal luzeaz, Trumpek aurkeztutako sare sozial berriaz eta AEBko Senatuko hauteskundeen zein hauteskunde presidentzialen aurreikuspenaz hitz egin du Reparazek.
Maialen Olabe Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidentea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Gazteen emantzipaziorako zailtasunak eta erronkak; lan arloan dauden gabeziak, prekarietatea eta genero arteko arrakala; komunikabide jakin batzuek gazteen aurka eginiko kriminalizazio kanpaina eta guzti horrek osasun mentalean duen eragina aztertu dugu.
Gaurkoan, Garbiñe Biurrun izan da "Gurean Gaur" magazineko elkarrizketatu nagusia.
Ana Mezo Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.