
Gurean Gaur
Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapan, Jaizkibelen izan gara. Portua igotzeaz gain, bertako historia ere ezagutu dugu. Gehiago jakin nahi al duzu? Ez galdu Agustina Pontesta eta Miguel Angel Barcenillarekin izan dugun solasaldia!
Asanblea Nazionalean bozkatzen ari dira hizkuntza gutxituen lege proposamena. Tokiko hizkuntzetan 100% ikasi ahal izatearen alde bozkatu dute goizean. Egun historikoa da, lehen aldia da hizkuntzei loturiko proposamen bat heltzen dela Errepublika ezarri zenetik. Eztabaidak arratsakdean aurrera jarraituko du, hizkuntza gutxituetan irakasten duten eskola pribatuen diruztatzeari buruzko artikulua bozkatuko da. Artikulu guztiak onartzen badituzte, gaur bertan promulgatuko da legea.
Down sindromea duten Motxila 21 Nafarroako rock-zale taldeak ‘Ama Lurra’ lana argitaratu du: CD eta liburu batek osatzen dute lana.