Gurean Gaur

AstraZeneka, kezka eta nahasmena herritarren artean

Sendagien Europako Agentziak AstraZenecaren txertoari buruzko ikerketaren emaitzek argitaratu ostean, Espainiako gobernuak eta Erkidegoek erabaki dute txertoa 60 urtetik beherako herritarrei ez jartzea. Izan ere, txostenak ondorioztatu du lotura “txikia” baina posiblea dagoela txertoaren eta ezohiko odolbildu kasuen artean. Ipar Euskal Herrian, Frantziako Osasun Aginte Gorenak gomendatu du 55 urtetik beherako herritarrei bakarrik jartzea AstraZeneca txertoa. Gainera, Frantziako Gobernuak jakitera eman du bigarren AstraZenecaren ordez, Pfizer edo Moderna jarriko dutela.

Horrek guztiak, nezka eta nahasmena sortu du herritarren artean, eta horregatik, kalera irten gara haien iritzia ezagutzeko.

Berezko hizkuntzen alde urratsak eskatu dizkiote Espainiari

Euskara, katalana, galiziera, asturieraren eta aragoieraren egoera hizpide da Espainiako Kongresuan. Hain zuzen ere, martxoan onartutako puntuek mandatua egin zioten Espainiako gobernuari. Hizkuntza gutxituen eztabaida “parometro egokietara” eta “erdigunera” eraman dutela nabarmendu du Paul Bilbaok denen izenean. “Demokrazia jokoan” dagoela gogora ekarri diote Sanchezen gobernuari, Espainiako estatuko milioika biztanle bigarren mailako herritar gisa hartzen badira. Bilera eskatu diote Iceta ministroari.

Aldekoa eta Salaberria zendu dira egunotan, ibilbide luze eta ezinbestekoa egindakoak biak

Iñaki Aldekoa 81 urterekin hil da asteazken honetan. Politikan ibilbide luzea egindako ingeniari doktorea izan zen, eta ezker abertzaleko diputatu, parlamentari eta batzarkidea. Jasone Salaberria euskal linguista eta irakaslea berriz, eritasun luze baten eraginez hil da apirilaren 8an 68 urterekin. Hizkuntzalaria ere bazen: zubereraren eta nafarrera-lapurteraren ahoskera aztertu zituen, eta, Euskal Ikasketetako doktore zen.

Gaurko egunez jaio zen Joxepa Arregi preso eta iheslarien amen irudi eta sinboloa

“Ondo ez, gogor!”. Horixe erantzuten zuen Joxepa Arregik iñork ondo zegoen galdetzen zion guztietan. Etxerat elkarteko presidentea izandakoak ETAko preso eta iheslarien aldeko borrokan eman zuen bizitza. Izan ere, Arregi semeak hartutako bideak markatu zuen erabat.

Donostiako Victoria Eugenian estreinatuko du bere azken lana Biarritzeko Malandain balletak

“Sinfonia” lan berriaren mundu mailako estreinaldia bilduko du emankizunak eta harekin batera, Mozart a 2 pieza ere berreskuratuko du konpainiak. Pandemiarengatik iparraldeko antzoki eta aretoak itxita dauden honetan, konpainiako zuzendari Thierry Malandain koreografoak “mugarritzat” jo ditu apirilaren 9 eta 10eko emanaldiak.
hamaika telebista

Image