Skip to main content

'Hondamendia' antzezlana

Bereziak

Otsailaren 6an lau urte bete dira Zaldibarko zabortegiko luiziak Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak desagerrarazi zituenetik, eta urte bereko martxoan, koronabirusak eragindako izurriteagatik itxialdia agindu zuten agintariek.

Gertaera horiek oinarri hartuta osatu dute 'Hondamendia' antzezlana Axut! eta Artedrama taldeek, berezko dituzten begirada zorrotzak, eszena txiki eta erritmo biziek, askotariko soinu bandak eta umorearen erabilera paregabeak ezaugarritzen duten antzezlana.