Artekale

DDT banaketak, 30 urtez "inon" topatzen ez diren liburuak saltzen

DDT Banaketak literatura eta musika banatzaile alternatiboa ezagutzera gonbidatuko zaituztegu aste honetako saioan. Iñigo eta Andoni proiektuko kideekin egin dugu hitzordua eta, besteak beste, kolektiboaren historia, ildoa eta lan egiteko eran sakondu dute.

Artekale saio guztiak ikusi nahi? Klikatu hemen!

Kulturguneak ere, ataka larrian

Lutxo Egia idazle eta kultur programatzailea izango dugu Artekaleko protagonista aste honetan. Bira Kulturguneko arduradunetako bat da, duela bost urte abiarazitako proiektua. Gunea, Bilbon euskal kulturak duen arnasguneetako bat bilakatu da bere ibilbidean zehar eta Euskal Herriko beste hainbat dinamika bezala, ataka larrian dago koronabirusaren eraginez.

Barricadako 'Boni'-ri buruz egin dugu berba Roberto Moso Zaramako abeslariarekin

Ahotsa galtzera eraman zuen eztarriko minbiziak hil du Boni eta astindu ederra jaso dute zale eta lagun askok. Garai hartan Barricadarekin harreman zuzena izan zuen Roberto Moso-rekin egin dugu hitzordua, Zarama taldeko abeslariarekin. Garaikoa oroitu du Mosok eta musika ordutik hona zenbateraino aldatu den aztertu ere. Bestelakoak ere jorratuko ditugu urteko lehen Artekale honetan.
hamaika telebista

Image